Mundua -

Iskanbila berri bat

'Egun bakoitzean emakume bat eta istorio bat' dituela dio Berlusconik

Argitaratu berri duten bideo batean, lehen ministro italiarrak bere bozeramailea "ergelduta" dagoela dio eta epaileek "elkarte kriminala" osotzen dutela adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika berriz piztu da Italian Silvio Berlusconi lehen ministroaren bideo bat La Reppublica egunkariaren edizio digitalean kaleratu eta gutxira. Bideoan lehen ministroa jarraitzaile batzuekin hizketan ageri da; epaileei eraso egiten die, emakumeekin duen arrakastaz harro hitz egin eta juduen txiste bat kontatzen du.

Berlusconi gazteekin txantxetan ari da eta "egun bakoitzean emakume eta istorio" bat dituela esaten du; ondoren juduen txiste bat kontatzen du. Oposizioak txiste hori "antisemita" dela esan du eta Italiako juduen elkarteek ere kritikatu egin dute.

Lehen ministroak ere bere bozeramalea aipatzen du, hedabideek publikatzen dituzten informazio faltsuak etengabe ezeztatzen ibiltzeagatik "ergelduta" dagoela esanez.

Ondoren epaileen kontra egiten du. Berlusconiren hitzetan "elkarte kriminal bat dago" epaileen artean. Elkarte horrek hauteskundeetako emaitzei buelta eman nahi die eta Parlamentuan batzorde bat sortzeko beharra dagoela dio epaile horien "izen eta abizenak" ezagutzera eman ditzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea