Mundua -
Ez diote ebakuntza egin
Lugo presidentea egonkor dago Brasilera premiazko bidaia egin ostean
Paraguaiko presidenteak minbizia du, eta gutxienez bost egun eman beharko ditu Sao Paulon ospitaleratuta. Herrialdeko presidenteordea jarduneko presidente izango da.
Erredakzioa
Fernando Lugo Paraguaiko presidentea egonkor dago, atzo larunbatean infekzio bat dela eta Brasilera premiazko bidaia egin ostean. Lugok minbizia du eta Sao Pauloko Siriar-Libanoar Ospitalean egongo da, agintariaren medikuak jakinarazi duenez.
Azkenean ez zioten ebakuntza egin behar izan. Azterketa medikuen arabera, kimioterapiak eragin omen dion odolbatua zuen kaba zainean.
59 urteko mandatariak gutxienez bost egun eman beharko ditu Sao Pauloko ospitalean. Bitartean, Federico Franco presidenteordea jarduneko presidente izango da.