Mundua -

Hauteskundeak Brasilen

Lularen hautagaiak irabazi du, baina ez du saihestu bigarren itzulia

Dilma Rousseffek botoen % 46,68 lortu ditu, eta beraz, Jose Serra oposizioko buruarekin lehiatuko da bigarren itzulian, hilaren 31n.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Hauteskunde Auzitegi Gorenak iragarri du bigarren itzulia egitea beharrezkoa izango dela herrialdearen hurrengo presidentea nor izango den erabakitzeko hauteskundeetan.

Bigarren bozketa hilaren 31n egingo dute, eta igande honetan boto gehien lortu dituzten bi hautagaiak lehiatuko dira: Dilma Rousseff, Lula da Silva presidentearen oinordekoa, eta Jose Serra oposizioko burua.

Dilma Rouseff zen faborito, eta lehen itzulian presidente bilakatzeko botoen % 50 behar zituen. Azkenean, baina, % 46,68 eskuratu ditu. Aurkari nagusiak, Jose Serrak, aldiz, % 32,70.

Hirugarren hautagaia, Marina Silva ''berdea'', boto-emaileen % 19,46k babestu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea