Mundua -

Huts egindako atentatua

Times Squareko terroristari biziarteko kartzela-zigorra ezarri diote

30 urteko Faisal Shahzadek bizitza osoa espetxean igaro beharko du, duela bost hilabete New Yorkeko zonarik jendetsuenetariko batean atentatu saiakera egiteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Faisal Shahzadi biziarteko kartzela-zigorra ezarri diote gaur, Fiskaltzak eskatutako zigorra, hain zuzen ere. New Yorkeko Times Squaren, iragan maiatzean, bonba-auto bat jarri zuela aitortu zuen Shahzadek. Azkenean lehergailuak ez zuen eztanda egin.

Miriam Goldman Cedarbaum epaileak ezarritako zigorra harro entzun du 30 urteko Pakistaneko gazteak. Ondorioz, Shahzadek bizitza osoa espetxean igaro beharko du, duela bost hilabete New Yorkeko zonarik jendetsuenetariko batean atentatu saiakera egiteagatik.

"Prestatu zaitezte, musulmanekin gerra hasi baino ez da egin. AEBen porrota gertu dago eta berehala gertatuko da", adierazi du terroristak epaia entzun eta gero. Ekainean erruduna zela aitortu zuen Shahzadek. Maiatzaren 1ean bonba-auto bat ezarri zuen, Times Squaren lehertzeko prest.

Ibilgailuak propanozko hiru bonbona eta gasolinazko bi botila zituen. Horrez gain, erlojuak, kableak eta material piroteknikoa zituen, baina akats batek eztanda egitea saihestu zuen. Erasotzaileak Manhattanen atentatu odoltsua egitea helburu zuela esan zuten AEBetako agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea