Mundua -

Ekuador

Correa hiltzea pentsatu zuten polizia matxinoek

"Correa putakumea hil ezazue azkar", jaso zuen Ekuadorreko Polizia Nazionalaren Irratiak irailaren 30ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu-kolpe saiakeran polizia matxino batzuek Rafael Correa Ekuadorreko presidentea hiltzea pentsatu zutela agerian utzi du Ekuadorreko Polizia Nazionalaren Irratiak irailaren 30ean jazotako grabazio batek.

ANDES albiste-agentziak zabaldutako grabazioan, polizia matxino baten ahotsa entzuten da. Presidentea ospitalean bahituta zuten poliziei hiltzeko agindua ematen die agente horrek.

"Correa putakumea hil ezazue azkar, hau berehala amaitzeko hil ezazue, protesta amaitzeko (…). Hil ezazue, zelatan ipini eta tiro egin", jazo du grabazioak.

Zerbitzu Publikoaren Legea onartzeko tramiteak bertan behera uzteari uko egiten baldin ez bazion buruzagia hiltzeko esan zien polizia horrek. Legeak soldaten hobariak deuseztatzen zituen, eta horregatik egin zuten protesta poliziek. "Tiro egin, ez utzi madarikatu hori ateratzen (…), gizon hori ez da irtengo ez badu sinatzen, gaur ez da aterako", errepikatu zuen poliziak.

Gobernuaren tesia

Gobernuaren tesia baieztatu du grabazioak. Ekuadorreko Exekutiboak Correa arriskuan zegoela adierazi zuen, izan ere, 12 ordu eman zituen Polizia Nazionalaren Ospitalean, Indar Armatuek erreskatatu zuten arte.

Salbuespen-egoera datorren ostiralera arte luzatu du gaur Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak. Iragan ostegunean bost eguneko salbuespen-egoera ezarri zuen, Asanblada Nazionalak hala eskatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea