Mundua -
Frantzia
Produktu kimikoen isuria izateko arriskua, Mantxako Kanalean
Bi itsasontzik talka egin dute eta batek 6.000 tona disolbatzaile zeramatzan. Kostatik 100 kilometrora dago eta eskifaia atera egin dute.
Erredakzioa
Bi itsasontzik talka egin dute gaur goizaldean Mantxako Kanalean eta produktu kimikoen isuria izateko arriskua dago ontzietako batek 6.000 tona disolbatzaile zeramatzalako, Frantziako Itsaso Prefekturak jakitera eman duenez.
YM Uranus itsasontzia 120 metro luze da eta Maltako bandera du. Frantziako kostatik 100 kilometrora dago geldirik eta itsas salbamenduko patruilek artatu behar izan dute, Prefekturako bozeramaile batek azaldu duenez.
Eskifaia ontzitik atera dute eta oraindik ez dakite konpontzeko kostara eraman hala izango duten. Larrialdi zerbitzuak kezkatuta daude ontziko zama kimikoa itsasora isur daitekeelako, baina oraingoz ez dute zikinik ikusi.
Talka 05:30 aldera gertatu da, itsasoko zaintza zerbitzuek behintzat orduan izan zuten ezbeharraren berri.