Mundua -

'Paradisuko paperak'

Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean

Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak ihes fiskalari buruzko agiriak aireratu ditu berriz.Madonna, Santos, Bono (U2), Ingalaterrako erregina y Javier Trias ageri dira, besteak beste.

Kolonbiako Ogasun ministro zen garaian bi enpresatan agertzen da Santos. EFE
'Paradisuko Paperak' deitutako ikerketan agertzen diren izen ospetsuak

1:19

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka milaka agiri aireratu ditu berriz Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ), 'Panamako Paperekin' iaz egin bezala, eta eskandalu berri baten berri eman du, 'Paradisuko Paperak' deitutako ikerketarekin.

Nazioarteko 127 buruzagi eta zehaztugabeko mundu osoko pertsona ospetsuak, tartean musikariak eta kirolariak, eta enpresa multinazionalak ageri dira ICIJek plazaratutako agirietan. Elkarteak ia 100 hedabidetako 382 kazetari elkartzen ditu.

Espainian ezagutarazi diren lehen bi izenak: Javier Trias Bartzelonako alkate ohi eta PDeCATeko udal taldeko presidentea, eta Jose Maria Cano Mecano taldeko kide ohia, musikaria eta margolaria.

Zabaldutako agirien arabera (Espainian La Sexta eta El Confidencial daude ICIJen barruan), Appleby eta Asiatici Trust abokatuen enpresen agirien filtrazioa da, Süddeutsche Zeitung Alemaniako egunkariak jaso duenez. Agiriak OCDEren paradisu fiskalen zerrendan agertzen diren 19 jurisdikziotatik datoz.

Hauek dira "lurralde opakuak": Antigua y Barbuda, Aruba, Bahamak, Barbados, Bermuda, Kaiman, Cook Uhartea, Dominica, Granada, Labuan, Libano, Malta, Marshall Irlak, San Cristobal y Nieves, Santa Lucia, San Vicente, Samoa, Trinidad y Tobago eta Vanuatu. Besteak beste, Jordaniako Noor eta Ingalaterrako Isabel II.a agertzen dira.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea; Henrique de Campos Meirelles eta Blairo Borges Maggi Brasilgo Finantza eta Nekazaritza ministroak, hurrenez hurren; Gerhard Schröder Alemaniako kantziler ohia eta Stephen Bronfman Justin Trudeau Kanadako lehen ministroaren kanpainarako dirua bildu zuen laguna ere agertzen dira, besteak beste.

Argitara eman den informazioaren arabera, Triasek Birjina Uharteetan dagoen familiarteko 'trust' baten kide litzateke, baina berak ukatu egin du La Sextan egindako adierazpenetan. Cano, aldiz, Curazao eta Maltako sozietateei lotuta egongo litzateke.

Zalantzarik gabe, 'Paradisuko Paperak' landu dituzten kazetariek nabarmendutako izenetako bi Wilbur Ross AEBko Merkataritza idazkaria eta Jared Kushner Trumpen suhi eta ahokulariak dira. Biak Estatu Batuetako presidentearen konfiantzazko gizonak dira eta, agiriotan, Errusiarekin izan dituzten harreman ekonomikoak azaleratu dituzte.

Jared Kushner, marido de Ivanka Trump. Foto: EFE

Jared Kushner, marido de Ivanka Trump. Foto: EFE

El Confidencialen arabera, Ross "Navigator Holdingseko akziodun nagusietako bat da; enpresa horrek itsas bidaiak egiten ditu eta Putinen suhiari, eta Altxorraren Departamentuak zigortutako bestelako oligarkei ere zerbitzua ematen die". Kushnerrek, aldiz, "850.000 dolarreko inbertsioa jaso zuen 2015ean" Errusiako enpresari baten partetik, berak sortutako enpresarako.

Zerrendak 66 urteko epea jasotzen du agirietan (1950-2016), eta Wilbur Ross eta Rex Tillerson AEBko Merkataritza eta Estatu idazkariak ere, hurrenez hurren, agertzen dira.

ICIJeko datuen arabera, Ingalaterrako erreginak "diru-sarrera pribatua dauka", gehien bat, Lancasterretik datorrena. Dukerri horrek "7,5 milioi dolar inbertitu zituen Dover Street VI Cayman Found LP sozietatean 2005ean".

2008an, Lancasterreko dukerriak aipatutako inbertsioak sortutako 360.000 bat dolar jaso zituen, zabaldutako informazioaren arabera.

Juan Manuel Santosen kasuan, "bi enpresatako zuzendari moduan agertzen da Barbadosen, Karibean dagoen paradisu fiskalean", 2000. urtean, hau da, Kolonbiako Ogasun ministroa zen garaian (Andres Pastrana presidentea zela).

Madonna AEBko abeslaria ere ageri da; datuen arabera, "Bermudasen dagoen gailu medikuak hornitzen dituen konpainia batean" akziodun gisa agertzen da. Enpresa 1997an erregistratu eta 2013an desegin zuten. Bono U2 taldeko burua Maltan agertutako enpresa bateko akzioduna izandakoa (2006-2014) da, agirien arabera, hain zuzen, Lituaniako merkataritza zentro bateko jabea dena.

Ikerketan parte hartu duten hedabideen esanetan, honakoa historia osoko filtrazio handiena da, ihes fiskalari dagokionez, eta 2016ko apirilean zabaldutako "Panamako Paperak baino garrantzitsuagoa" da.

Besteak beste, The New York Times, BBC, The Guardian, La Nacion eta Le Mondek parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak azken ordukoa Iruzurrak argazkiak Ingalaterra albisteak