Mundua -
Gay harrotasunaren martxa
140 zauritu homosexualen kontrako istiluetan, Serbian
Aurretik, ultraeskuindarrek manifestazioa debekatzea eskatu zuten "lotsagarria eta beharrezkoa ez izateagatik". Gainera, protestak egin dituzte "familiaren alde eta desfilearen kontra".
Erredakzioa
Gutxienez 140 pertsona zauritu dira, horietatik 124 poliziak, segurtasun indarren eta homosexualen kontrako gazte ultren artean izandako istiluetan. Ultrak Belgradon ospatutako gay harrotasunaren lehen martxaren kontrako protestariak ziren.
Desfilean mila pertsona inguruk parte hartu dute eta, segurtasun neurri handien artean, ibilbidea betetzea lortu dute.
Istiluen kontrako 5.000 polizia eta gendarme hiri osoan izan dira baina, hala ere, ultraeskuindarrek edukiontziak, autoak, trolebusak eta elektrizitate-zutabe bat apurtu dituzte. Horrez gain, Alderdi Demokratikoaren egoitza erre dute, gobernuan dagoen alderdi garrantzitsuenarena.
Desfilea amaitu eta gero, parte-hartzaileak Ikasleen Kulturaren Egoitzan bildu dira, Belgradoko hirigunean.