Mundua -

San Jose meatzea

Ikusmina eta tentsioa Txilen, meatzarien erreskatea hurbildu ahala

Asteazkenean aterako dituzte 700 metroko sakoneran harrapatuta dauden 33 meatzariak, baina agintariek azpimarratu dute erreskatea aurrera edo atzera dezaketela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txilen, San Jose meatzean, ikusminak eta tentsioak gora egin du azken orduotan duela bi hilabetetik harrapatuta dauden meatzarien erreskatea gerturatu ahala.

Asteazkenean aterako dituzte 700 metroko sakoneran harrapatuta dauden 33 meatzariak, baina agintariek azpimarratu dute erreskatea aurrera edo atzera dezaketela, meatzariak ateratzeko hodiarekin egingo dituzten frogen arabera. Izan ere, Gobernuak arazorik gabeko erreskate bat ziurtatu nahi du.

Atzotik dihardute hodiaren paretak indartzeko lanean. Helburua harrien erorketak kalterik ez egitea omen da.

Gaur bertan lan horiek bukatzea espero dute, eta ondoren beharrezko frogak egiten hasiko dira, erreskatea lasaia izan dadin, Meatzaritzako ministroak azaldu duenez.

48 orduko erreskatea

48 ordu beharko dituzte 33 meatzariak zulotik ateratzeko. Lehenik trebeenak aterako dituzte, gero osasun arazo larrienak dituztenak, eta azkenik, indartsuen daudenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea