Mundua -
Iruzkina
Kimek ordezkatuko du Kimen oinordeko izan zen Kim
Ipar Koreako herritarrek badakite azkenean nor izango den hurrengo buruzagia.
Jesus Torquemada
Ipar Koreako herritarrek badakite azkenean nor izango den hurrengo buruzagia. Duela aste pare bat ez zegoen herrialdean Kim Jong-Unen argazkia ikusi zuen iparkorearrik eta haren izena ia ez zuten ezagutzen. Orain, hasi dira bere argazkia nonahi ikusten eta badakite zein den bere titulu ofiziala: "General Gaztea".
Aurretik, "Lider Gorena"ren, Kim Il Sum aitaren, oinordekoa izan zen Kim Jong Il "Lider Maitatua". Orain, bere aitaren oinordeko izendatua izateko beharrezko pausoa eman zuen Kim Jong-Unek.
Horrela, baieztatu egin da monarkia errepublikarraren ezohiko kasua dela Ipar Koreakoa. 65 urtez Kim familiak gobernatu du. Orain, Kim Jong Ilek erabaki du Ipar Koreako fundazioaren 65.urteurrenean iparkorearrei eta munduari Kim Jong-Un semea aurkeztea.
Lehentasun postua eman dio martxa militar bat gidatzen zuten buruzagien tribunan eta horrek guztia argi utzi du. Kim Jon Ilek aldarrikapen ofizial baten beharrik gabe aitaren postua hartu zuen bezala, semearekin ere berdin gertatuko da.