Mundua -

Kronologia

Bi hilabetez Txileko meatzean harrapatuta: gertakari nagusiak

700 metroko sakoneran, Txile iparraldeko meatze batean, abuztuaren 5etik harrapatuta dauden 33 meatzarien erreskatea urriaren 14an amaitu da.

Erredakizoa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren 5a: San Esteban enpresaren San Jose Meatzean, Santiago de Txiletik 830 kilometrora, luizi bat gertatu da eta 33 meatzari harrapatuta geratu dira, boliviar bat tartean.

Abuztuaren 6a: Erreskate taldeek 400 metroko sakonerara heltzea lortu dute, eta beste batzuk meatzariekin harremanetan jartzen saiatu dira aireztapen tximiniaren bitartez.

Abuztuaren 7a: Beste luizi batek aireztapen tximinia buxatu du. Laurence Golborne Meatzaritza ministroak senideei jakinarazi die.

Abuztuaren 13a: Meatzearen jabeek segurtasun neurriak bete dituztela eta ezbeharra izateko zantzurik ez zegoela ziurtatu dute.

Abuztuaren 19a: Zunda baten bitartez meatzariekin harremanetan jartzen saiatu dira, eta lortu egin dute oztopoak oztopo.

Abuztuaren 22a: "33ok ongi gaude", adierazi dute meatzariek mezu batean zunda iritsi eta gutxira. Sebastian Piñera Txileko presidentea meatzera joan da eta erreskatea hiru edo lau hilabetez luzatuko dela jakinarazi du.

Abuztuaren 23a: Elikagaiak eta sendagaiak helarazi dizkiete meatzariei.

Abuztuaren 26a: Meatzariek grabatutako lehenengo bideoa zabaldu dute. Bizar luzearekin eta argal-argal ageri dira.

Abuztuaren 31: Strata 950 zulatzailea, erreskatearen "A plana" gauzatuko duena, lanean hasi da, eguneko 15-20 metro zulatuz.

Irailaren 4a: Harrapatutako 33 meatzariek senideek hitz egin dute bideokonferentziaz lehenengo aldiz.

Irailaren 5a: Luizia gertatu eta hilabetera, "B plana" hasi dute Schramm T-130 makinarekin.

Irailaren 15a: Adituek uste dute erreskatea azaroan amai daitekeela, agintariek aurreikusitakoa baino hilabete lehenago.

Irailaren 17a: "B plana"ren makina meatzarien gelatik gertu dagoen tailer batera iritsi da eta zuloa 66 zentimetrora zabaltzen hasi da, meatzariak hortik atera ahal izateko.

Irailaren 19a: "C plana" jarri dute abian RIG-421 makinarekin.

Irailaren 30a: 27 meatzariren senideek salaketa jarri dute meatzearen jabeen kontra eta 12 milioi dolarreko kalte-ordaina eskatu dute.

Urriaren 1a: Meatzaritza ministroak iragarri du hilaren bigarren hamabostaldian has daitekeela erreskatea. Bien bitartean, Justiziak meatzearen jabeak auziperatu ditu beste istripu batengatik.

Urriaren 5a: Bi hilabete luizia izan zenetik. Senideek oroimen ekitaldia egin dute.

Urriaren 9a: T-130 makina meatzariak dauden galeriara iritsi da eta bertatik ateratzeko lanak hasi dira.

Urriaren 13a: Meatzariak ateratzen hasi dira.

Urriaren 14a: 33 langileak kanpoan daude jada, onik eta umore onez. Amaitu egin da drama.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea