Mundua -

Borrokak

Irakek erasoa abiatu du ISISek herrialdean duen azken gotorlekuaren aurka

Azaroaren 3an, Al Qaim eskualdea berreskuratu zuten; oraingo operazio militarra abiatu den lurraldearen ondoan dago hori. Jihadistek oraindik zuten azken gotorleku handia zen.

ISISek Iraken egindako eraso bat. Argazkia: EFE.
ISISek Iraken egindako eraso bat. Argazkia: EFE.
ISISek Iraken egindako eraso bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko indarrek erasoa abiatu dute Estatu Islamikoa izeneko talde terroristaren aurka, Raua eta Rumanan; bi eskualde horiek Al Anbar mendebaldeko probintzian daude, Iraken, eta ISISek herrialdean duen azken gotorlekua da. Hala eman du jakitera Komuneko Operazioen Komandantziak.

Agiri batean diotenez, erasoan Irakeko Armadaren VII. eta VIII. Brigadak ari dira parte hartzen, bai eta Gobernuaren aldeko milizia suni batek ere.

Azaroaren 3an, Irareko indarrek Al Qaim eskualdea berreskuratu zuten; oraingo operazio militarra abiatu den lurraldearen ondoan dago hori. Jihadistek oraindik zuten azken gotorleku handia zen.

Asteazkenean, xiitek esan zuten erasoa zuten jota Al Rumanaren aurka; hala ere, gerora, Komuneko Operazioen Komandantziak ezeztatu egin zuen informazio hori.

Egun hartan bertan, Giza Eskubideetarako Irakeko Goi Mandataria kezkatuta agertu zen Estatu ISISek Rauan setiatuta dituen 2.500 familiengatik; lurralde horretan erasoa hasi zenetik, giza ezkutu erabili izan ditu Estatu Islamikoak.

Bestalde, Siriako Armada eta haren aliatuak saiatzen dira sendotzen Albu Kamal hiriaren euren kontrola; izan ere, hiri hori da Estatu Islamikoaren mendean dagoen Siriako azkena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Albisteak