Mundua -

Polemikaren ostean

Frantziak ijitoen inguruko arauak EBko legeekin parekatuko ditu

EBko Justizia komisarioak azalpenak eskatu zizkion Frantziari ijitoen kanporatzeei buruz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ijitoen kanporatzeak sortutako polemikaren ostean, euroguneko lagunen zirkulazio askeari buruzko lege aldatzeko prest dago Frantzia EBrekin parekatzeko, Atzerriko Arazoetako Ministerioko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Bozeramaileak azaldu duenez, Bruselarekin negoziatzen jarraitzen du Parisek, Frantziako ijitoak kanporatzeko arauak EBrekin parekatzeko.

"Gardentasuna eta segurtasun juridikoa bermatzeko, Frantziako agintariek bere legeetan zenbait xedapen gehitzeko prest daude", azaldu du.

Joan den udan Parisek Rumaniako ijitoen kanporatzea areagotu zuen eta horrek sortutako polemikaren aurrean EBk azalpenak eskatu zizkion Frantziari, eta gauean bukatzen da Frantziari eskatutako azalpenak emateko epea.

Frantziak emango dituen azalpenak Brusela asebeteko duela uste du bozeramaileak; izan ere, Frantziaren ekimenak "EBko interes orokorra eta Frantziako legedia" babestu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea