Mundua -
Polemika
Merkel: 'Gizarte kulturaniztunak porrot egin du'
Islamaren inguruko eztabaida pil-pilean dagoenean presidente alemaniarrak Turkia bisitatuko du; hiru milioi turkiar bizi dira Alemanian.
Erredakzioa
"Gizarte kulturaniztuna eratzeko ahaleginek porrot egin dute", esan zuen larunbatean Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Adierazpen horrek Islamaren inguruko polemika piztu du herrialde horretan.
Gazte Demokraten kongresu batean izan zen Merkel Postdamen. Bertan, etorkinak Alemanian ongietorriak direla adierazi zuen, baina alemana ikasi eta kultur-arauak errespetatu behar dituztela gaineratu zuen.
Christian Wulff presidente alemanaren adierazpenek ez dute polemika baretu. Judaismoa eta Kristautasuna bezala, "Islama Alemaniaren parte da", babestu zuen.
Merkelek gizarte kulturaniztunaren porrota aipatu zuenean, bere alderdiko kontserbadoreen iritzia agerian uztea besterik ez zuen egin. Baina adierazpenok leuntzeko asmoz, Wulffek esandakoaren alde ere agertu zen.
Turkiak Europar Batasuneko kide izan nahi du. Merkelen alderdiak, CDUk, ez du Turkiaren sarrera begi onez ikusten, Europako gainerako herrialdeekin alderatuta, kultura oso ezberdina dutelako.
Bild egunkariak argitaratutako inkesta baten arabera, alemaniarren % 72,5 Turkia EBn sartzearen aurka daude.