Mundua -
Etorkinak
Europak ez dio Frantziari espedientea egingo ijitoak kanporatzeagatik
Europako Batzordearen ultimatumari erantzunez, Frantziak EBeko herritarren joan-etorri askeen inguruko araudia aldatu du.
Erredakzioa
Europako Batzordeak ez dio Frantziari espedientea egingo ijitoak kanporatzeagatik. Sarkozyren Gobernuak EBeko herritarren joan-etorri askeen inguruko araudia aldatu zuen aurreko ostiralean; horrela, Bruselako emandako ultimatumari erantzun dio.
"Frantziaren erantzunaren ostean, komisarioen kolegioak abian jarritako ikerketa bertan behera uztea erabaki du", azaldu du Mathew Newman Europar Batasuneko Justizia komisarioaren bozeramaileak.
Bozeramailearen hitzetan, "Europako Batzordea pozik dago Frantziak emandako bermeekin"; izan ere, Frantziak ez du inor kanporatuko "arriskututzat" jotzen ez baldin badu, eta beti, kasu bakoitza "banan-banan" aztertuko du, gaineratu du.