Mundua -

Murrizketak

Erresuma Batuak murrizketa sakonak egingo ditu defizita kontrolatzeko

Erresuma Batuan azken hamarkadetan izan den aurrekontu-murrizketa handiena da aukeztutakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Osborne Erresuma Batuko Ekonomia ministroak murrizketa sakonak iragarri ditu, defizitari aurre egiteko eta ekonomia egonkortzeko eta sustatzeko. Azken hamarkadetako aurrekontu-murrizketa handiena izango da.

Ministroaren hitzetan, neurri horiek "ezinbestekoak" dira. Ildo horretan, koalizio gobernuak herria "arriskugunetik" ateratzea eta "erantzukizunaren" bidean jartzea lortu duela adierazi du.

"Erresuma Batua amildegitik irteteko eguna da gaur; hamarkada bateko zorrei aurre egiten ari gara", esan du.

II. Mundu Gerratik egindako murrizketa handiena izango da Erresuma Batuarentzat. Helburua, 83.000 milioi libera aurreztea (95.000 milioi euro) eta defizita % 3ra jaistea (egun, % 11koa da).

Murrizketaren ondorioz, ia 500.000 lanpostu publiko galduko dira. Erresuma Batuko ministerioetan % 19 jaitsiko da gastua datozen lau urteetan eta laguntza sozialek 7.000 milioi liberako murrizketa pairatuko dute (8.000 milioi euro).

Kontserbadoreek eta liberal-demokratek 7.000 milioi liberako murrizketa egin zuten legealdiaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea