Mundua -
Torturak
Soldaduek indigenak torturatu zituztela onartu du Indonesiak
Soldaduek 'profesionaltasun falta' erakutsi zutela esan du Gobernuak, eta arduradunek zigorra izango dutela gaineratu dute. Ikus ezazu bideoa.
Erredakzioa
Orain gutxi zabaldutako bideoan papuar batzuk torturatzen agertzen ziren pertsonak soldaduak direla onartu du Indonesiako Gobernuak. Giza eskubideak babeste dituzten erakundeek gaitzetsi egin dituzte.
"Soldaduek atxilotutakoekin gehiegikeriaz jokatu zuten" eta "egindakoa ez da batere profesionala" esan du Djoko Suyanto Arazo Politiko, Legal eta Segurtasunerako ministro koordinatzaileak The Jakarta Globe egunkarian.
Gainera, errudunek neurriko zigorra izango dutela ziurtatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea