Mundua -

Polemika Ingalaterran

Cameronek islamiarren biltzar batera joatea debekatu dio ministra bati

Nick Clegg lehen ministrordea kontserbadoreek bultzatzen duten boikotaren kontra agertu da eta Warsi ministroak biltzarrera joan nahi izateko arrazoiak dituela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Guardian egunkariaren arabera, David Cameron Erresuma Batuko gobernuburuak Sayeeda Warsi ministroari Londresen egingo den islamiarren konferentzia batera joatea debekatu dio.

Cameronek "Bake eta Batasun Globalerako Ekitaldia" izeneko biltzarrera ez joateko agindua eman zion Warsi lord-en ganberako kidea da kargupean ministeriorik ez duen ministroari. Antolatzaileen arabera, Europan egingo den bilera kulturaniztun handiena da.

Bileraren ustezko helburua komunitate ezberdinen arteko harremanak hobetzea da, baina badira honekin batere ados ez daudenak eta bertan hitz egingo duten batzuk atentatu suizidak, Al Kaida, homofobia eta terrorismoa defendatu dituztela salatzen dute.

Warsik, abokatu eta nazioartean errespetua duena, muturreko islamiarrekin publikoki eztabaidatzea integrismoari aurre egiteko modurik egokiena dela defendatzen du.

Londreseko biltzarrak 60.000 pertsona inguru bilduko ditu eta muturreko islamiarren eta moderatuen artean eztabaida gogorrak espera dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea