Mundua -
Iruzkina
Irak: oso larria
Barack Obamak ezin du beste alde batera begiratu Wikileaksek plazaratutako azken txostenen ostean: 2003tik Iraken 70.000 zibil hil direla.
Jesus Torquemada
"Oso larria". Nick Clegg Britania Handiko lehen ministroordeak hala definitu du Wikileakseko filtrazioek Irakeko gerraren inguruan diotena.
Hildako zibilei dagokienez, 150.000 gehitu zaizkio orain arteko zifra fidagarrienari, Iraq Body Count delakoari. Erakunde horren lana, guda hasi zenetik, hildako zibilak zenbatzea da, txosten publikoetan eta hedabideetan argitaratutakoan oinarrituta.
Modu horretan, 107.000 hildako inguru jotzen zituen lehen. Orain berriz, plazaratu ez ziren ezbeharrak ezagututa, 122.000 hildakora iritsi da. Baina Wikileaksen dokumentuak beldurgarriak dira; batez ere Irakeko segurtasun indarrek, okupatzaile estatubatuarren laguntzaz burututako giza-eskubideen urraketari dagokionean.
Egia da, guztia George W. Bush Ameriketako Estatu Batuetako presidentea zenean gertatu zela. Egungo presidentea, Barack Obama, urtebeteko epean, Iraketik erabateko erretiratze-prozesuan da.
Obamak, logikoa den bezala, munduak Irak ahaztu dezan nahi du. Baina ez du bere burua isilpean egotera eta deus egitera mugatu; izan ere, Iraken gertatutakoa ez bait zen soilik Gobernu bakarraren ardura izan, baizik eta Estatuko erakunde guztiena.