Mundua -

Negoziazioa

Aurrerapausoak nabarmendu dituzte Venezuelako Gobernuak eta oposizioak

Ia bederatzi ordu bilduta egon ostean, bi aldeek berriz biltzea adostu dute urtarrilaren 12an.

Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioa. Argazkia: EFE
Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioa. Argazkia: EFE
Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako krisia konpontzeko asmoz Santo Domingon izandako elkarrizketetan aurrerapausoak eman dituztela nabarmendu dute Maduroren Gobernuak eta oposizioak. Dena den, akordioa lortzeko denbora gehiago behar dutela onartu dute.

Dominikar Errepublikak kantzelaritzan ia bederatzi orduz batzartu eta gero, urtarrilaren 12an Santo Domingon berriz biltzea adostu dute bi aldeek. Danilo Medina presidente errepublikarra, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren babesa izango dute. Horrez gain, Txileko, Mexikoko, Boliviako, Nikaraguako, San Vicenteko eta Granadinetako ordezkariak ere izango dira.

Jorge Rodriguez Venezuelako Gobernuko Komunikazio ministroaren eta delegazio ofizialistren bozeramailearen esanetan, ostiraleko negoziazioa "konstruktiboa" izan da, agendan aurreikusitako sei gaietan aurrera egin dutelako.

"Nabarmen egin dugu aurrera. Bi aldeek elkarrizketa prozesuan jarraitzeko asmoa berretsi dugu. Nahiz eta gogorra izan, aurrera egitea ahalbidetu digu prozesuak", azaldu du.

Halaber, agendako gaiek "osagai konplexuak" dituztela gaineratu du Rodriguezek, eta "aurre egin behar zaien arren, hurbiltze esanguratsuak lortu ditugu".

Bestalde, "ez direla erretorikarako bilerak" azpimarratu du, "demokratikoki elkarbizitzeko eraikuntza akordioa" lortzeko baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Venezuela albisteak