Mundua -
Atxilotuta dago
Buruko gaitz bat duen gizonezko batek Angela Merkel jazarri du
Gizona kantzilerrarekin haserre zegoen, ez zituelako erantzun igorri zizkion gutunak.
Erredakzioa
Buruko gaitz bat duen gizonezko batek jazarri egin du behin eta berriro Angela Merkel Alemaniako kantzilerra, baina orain atxilotuta dago.
Bild egunkariak gaur jakinarazi duenez, gizonezkoak gutunak igortzen zizkion Merkeli, eta hark erantzuten ez zuenez, jazartzen hasi zen. Zentro psikiatriko batean sartu dute.
Antza denez, gizonak (40 urte ingurukoa) kantzilerraren etxeen segurtasun neurriak saihestu ditu, eta azken bi asteburuetan, adibidez, haren landa-etxean sartzea lortu du.
Lehen aldian, gainera, txirrina jo zuen, Merkel barruan zegoela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea