Mundua -

Kuba

Raul Castrok 2018ko apirilaren 19an utziko dio Kubako presidente izateari

Kubako presidenteak aurreikusitakoa baino bi hilabete geroago utziko du kargua, “Irma” urakanak eragin zuen triskantzak izendatze prozesua atzeratu baitu.

Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castro Kubako presidenteak 2018ko apirilaren 19an utziko dio uharteko presidente izateari, “Irma” urakanak eragindako triskantzaren ondorioz. Hondamendi horren eraginez, hauteskunde orokorrak atzeratu ziren, eta Parlamentuak Gobernua izendatzeko prozesua ere berandutu zen.

Presidente berria izendatzeko ardura izango duen Asanblea Nazionalak karguaren zina egiteko data berriak bat egingo du, hain zuzen ere, 1961ean AEBk Cochinos badia inbaditzen saiatu zen egunarekin, “inperialismoak Ameriketan jaso zuen lehen porrotaren” urteurrenarekin, alegia, Castroren esanetan.

Baieztapen ofizialik ez badago ere, Castroren ondorengoa Miguel Diaz-Canel Kubako egungo presidenteorde lehena izango da, 57 urteko ingeniari informatikoa, gero eta toki handiagoa hartu baitu azkenaldian herrialdearen egunerokoan.

Fidel Castrok, Raulen anaiak, bost hamarkada eman zituen Kuba zuzentzen, 2006an, gaixorik, boterea utzi zuen arte. Fidel 2016ko azaroan hil zen, 90 urte zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kubako albisteak