Mundua -

Erreforma

Erretiroa hartzeko adina atzeratzea onartu dute Frantzian

Dena den, Auzitegi Konstituzionalak auzi horri buruzko iritzia eman behar du oraindik, Frantziako Alderdi Sozialistak erreformaren aurkako helegitea aurkeztu baitu astearte honetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako diputatuek behin betiko onartu dute erretiroa hartzeko adina atzeratzea; orain, Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak sinatu beharko du agindua.

Dena den, Auzitegi Konstituzionalak auzi horri buruzko iritzia eman behar du oraindik, Frantziako Alderdi Sozialistak erreformaren aurkako helegitea aurkeztu baitzuen. Testuak kontserbadoreen eta zentristen aldeko 336 boto jaso ditu, eta kontrako 233, ezkerreko oposizioarenak.

Testuak greba eta protesta ugari eragin zituen Frantzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea