Mundua -
Iruzkina
Argentinak behar zuen presidentea
Nestor Kirchner ikur bihurtuko da Argentinan, hotss, oraindik Peronen mitoaren itzalean bizi den herrialdean.
Jesus Torquemada
Nestor Kirchner Argentinako presidente ohiak egin zuen gauzarik garrantzitsuena herritarrei gehien behar zuten unean konfidantza ematea izan da.
2001eko hondamendi ekonomikoaren ondoren, pesoaren balio-gutxitzearekin eta argentinar askok aurrezkiak galdu zituzten korralitoarekin, herria ezkortasunean murgildu zen.
Kirchner 2003an iritsi zen Presidentetzara eta inork gutxik uste zuen joera hori aldatzeko gauza izango zenik.
Argentinak zuen kanpo zorra birnegoziatu zuen Nazioarteko Diru Funtsari aurre eginez, eta Hegoameriketan halako mugimenduak ospe onekoak dira.
Herritar pobreenentzat diru laguntzak ezarri zituen, eta horrekin barne kontsumoa bultzatzea lortu zuen. Bere arerioek populistatzat jo zuten, baina benetan egiten ari zena errezeta sozial-demokratak indarrean jartzea zen.
Egin zuen beste gauza garrantzitsu bat: Kongresuak indargabe utzi zituen aministia legeak baliogabetzea, Argentinako diktadura militarraren arduradunen aurkako epaiketak bultzatuta.
Atzerri politikan, batzuetan, Lulak eta Bacheletek ordezkatzen zuten ezkerra moderatuarekin egin zuen bat , eta beste batzuetan Chavezem eta Moralesen bloke bolivartarrarekin, nahiz eta bere diskurtsoa ez hain erradikala izan.
2003 eta 2007 bitartean agintean izan ondoren, bere emazteak, Cristina Fernandezek, odezkatu zuen. Horrek hauteskundeak irabazi zituen neurri handi batean senarrak alderdi peronista kontrolatzen zuelako.
Laburbilduz, Nestor Kirchner Argentinak une hartan behar zuen presidentea izan zen.