Mundua -
Azken agurra, Kirchnerri
Senideen panteoi batean lurperatuko dute Kirchner
Politikariak, musikariak, idazleak, kirolariak eta milaka jarraitzaile Etxe Arrosatik pasa dira dolumina agertzeko.
Erredakzioa
Nestor Kirchner Argentinako presidente ohiaren gorpua Etxe Arrosan beilatuko dute ostiraleko 10:00k arte (Euskadiko 13:00ak); hau da, hil-kapera zabaldu eta 24 ordura, iturri ofizialen arabera.
Presidentziako bozeramaile batek azaldu duenez, hil-kapera ostiraleko 10:00etan itxiko eta presidente ohiaren gorpua Rio Gallegosera eramango dute. Hiri horretan jaio zen Kirchner eta Buenos Airesetik 2.600 kilometrora dago.
Iturri berdinen arabera, Kirchner senideen panteoi batean lurperatuko dute Rio Gallegoseko hilerrian; dena den, oraindik ez dakite ostiral arratsaldean edo larunbat goizean izango den.
Milaka jarraitzaile eman diote azken agurra Kirchnerri Etxe Arrosan.
Cristina Fernandez Argentinako presidentea, eta bere bi seme-alabak, Maximo eta Florencia, zerraldoaren alboan egon dira uneoro.
Zenbait gobernu presidente hurbildu dira azken agurra emateko.
Iturri ez ofizialen arabera, milaka jarraitzailek eman diote azken 24 orduotan azken agurra.