Mundua -

Azken inkesta

Dilma Rousseff izango da Brasilgo hauteskundeen garailea

Galdeketaren arabera, botoa nori eman oraindik erabaki ez dutenen portzentajea ez da % 8ra iristen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Rousseff Langileen Alderdiko hautagaia izango da Brasilgo hurrengo presidentea, igande honetako hauteskundeetan botoen % 57,2 lortuta. Hori da Sensus etxeak egindako azken inkestek adierazten duena.

Zabaldutako informazioaren arabera, Jose Serra Brasilgo Alderdi Sozial Demokrataren hautagaiak botoen % 42,8 jasoko luke.

Boto guztiak kontutan izango balira, hau da, zenbaketa ofizialean baztertzen diren baliogabeko botoak eta boto zuriak ere zenbatuta, Rousseffek % 50,3 lortuko luke eta Serrak % 37,6.

Sensusen arabera, botoa zeini eman oraindik argi izango ez luketen pertsonen kopurua % 7,9koa litzateke.

Kanpainia bukaera ekitaldiak

Dagoeneko hauteskunde kanpainia bukatu da eta bi hautagaiek azken mezuak luzatu dizkiete hautesleei. Dilma Rousseffek, garaipena lortzen badu, Lula Da Silvak bere gobernuan zersan handia izango duela adierazi du. Serrak, bestalde, garaipena lortzeko konfidantza handia duela esan die bere jarraitzaileei.

Igande honetan 135 milioi brasildarrek presidente berria aukeratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea