Mundua -

FRANTZIA

Lactalisen egoitza eta salmonella agerraldia izan zuen lantegia miatu dituzte

Kontaminazioaren berri nortzuk eta noiztik izan zuten argitzeko abiatu dute ikerketa.

Lactaliseko haurrentzako esne produktuak. Argazkia: EFE.
Lactaliseko haurrentzako esne produktuak.
Polizia Lactalisen lantegiak miatzen ari da, salmonella kasuak direla eta

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Lactalisek Lavalen (Frantziako mendebaldea) duen egoitza eta beste hainbat lantegi miatu ditu, Craonen daukana tartean, marka horretako esnea hartu zuten haur txikien artean salmonella agerraldia izan eta gero.

Frantziako osasun agintariek abenduaren hasieran antzeman zuten haur txikien arteko salmonella agerraldiaren eta Craongo fabrikan Lactalisek ekoizten duen haurrentzako hauts esnearen arteko harremana.

Horrela, epailea abendutik dabil enpresa ikertzen, gizakiongan izan dezakeen arrisku larria dela-eta egindako iruzurragatik, batetik, eta produktuak merkatutik kentzeko prozesura ez betetzeagatik, bestetik.

Enpresaren barruan kontaminazioaren berri izan zutenak nortzuk izan ziren eta noiztik izan zuten horren berri argitzea da ikerketaren helburu nagusia.

Osasun zerbitzuen esanetan, 2017ko azken hilabeteetan, gutxienez 35 haurtxo gaixotu ziren Frantzian salmonellosiak jota, eta beste bat Espainian.

Lactalisek ohar baten bidez zabaldu duenez, oraindik ez dakite non sortu zen kontaminazioa, baina udan Craongo fabrikan salmonella hauteman zutela onartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Frantzia Gaurko azken orduko albistea