Mundua -

Aurrekontua

Gobernu federala berriz irekitzeko bozketa egingo dute gaur AEBko Senatuan

Administrazio federala otsailaren 8ra arte zabalik izatea ahalbidetuko duen proiektua bozkatuko dute gaur.

Donald Trumpen artxiboko argazkia
Donald Trumpen artxiboko argazkia
Donald Trumpen artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitch McConnell AEBko Senatuko gehiengo errepublikanoaren buruzagiak iragarri duenez, Goi Ganberak Trumpen Administrazioa berriz irekitzeko lege-proiektua bozkatuko du astelehen eguerdian. Asteburuan zati bat itxi behar izan dute, aurrekontu federala onartu gabe geratu ondoren.

AEBko Administrazio federala otsailaren 8ra arte zabalik izatea ahalbidetuko duen proiektua bozkatuko dute gaurkoan senatariek, McConnellen esanetan.

Proposamen horrek denbora gehiago emango lieke errepublikanoei eta demokratei 2018rako behin betiko aurrekontuak negoziatzeko. Dena den, ekimena onartzeko beharrezkoak diren 60 botoak ez daude bermatuta.

"Bi aldeentzat onargarria den bideari buruzko akordioa lortu behar dugu oraindik", onartu du Chuck Schumer Senatuko gutxiengo demokrataren buruzagiak, McConnellen iragarpena entzun ostean.

Goi Ganberako osoko bilkura egin aurretik, oposizio demokrata proiektua babes dezan konbentzitzen saiatu da McConnell. Izan ere, dokumentaziorik gabe bizi diren gazteen ('ameslariak') inguruko legediari buruzko eztabaida bultzatuko duela azpimarratu du, baldin eta otsailaren 8a baino lehen akordiorik lortzen ez bada.

Barack Obama AEBko presidente ohiak gazte horiek ez deportatzeko abiatutako programa martxoaren 5ean amaituko da, irailean Donald Trumpek bertan behera utzi baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak Donald Trump albisteak