Mundua -
Yemengo taldea
AEBetara bidalitako bonba-paketeak aldarrikatu ditu Al Kaidak
Komunikatu batean, Arabiako Penintsulako Al Kaidak, Yemengo zelula terroristak, UPS enpresako hegazkin bat Dubain lurrera bota izana bere gain hartu du.
Erredakzioa
AEBetara bidalitako bonba-paketeak aldarrikatu ditu Arabiako Penintsulako Al Kaidak, Atari Islamiarren Zaintzarako AEBetako Zentroak (SITE) gaur jakitera eman duenez. Lehergailuak iragan astean atzeman zituzten.
Gainera, iragan irailean UPS enpresako hegazkin bat Dubain lurrera bota izana bere gain hartu du Arabiako Penintsulako Al Kaidak, Yemengo zelula terroristak, komunikatu baten bidez.
Irailean eraso egin ostean, taldea isilik mantendu dela azaltzen du Al Kaidak komunikatuan. Horregatik, agintariek ofizialki erasoa zergatik ez dieten leporatu galdetzen dio bere buruari zelula terroristak.
Erasoa ezkutatu
Barack Obama AEBetako presidentearen Gobernuak erasoa ezkutatu nahi zuela dio Al Kaidak, aire-segurtasunak izandako porrota estaltzeko. Izan ere, azaroaren 2ko legegintzarako hauteskundeak hurbil zeuden.
"Urtebetean euren hegazkinei hiru kolpe eman dizkiegu", adierazi du taldeak komunikatuan, AEBetako presidenteari hitz eginez.
Yemenetik abiatutako bi pakete susmagarri atzeman zituzten AEBetako agintariek iragan ostiralean. Bonba-paketeak Chicagoko bi sinagogatara bidali zituzten.