Mundua -

CBSen egindako elkarrizketan

Hauteskundeetako porrotarengatik 'mea culpa' esan du Obamak telebistan

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "lider izatea legeak egitea baino ez zela" pentsatzean oker egin zuela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lidertza legeak egitea zela pentsatzean huts handia egin zuela esan du Barack Obama AEBetako presidenteak iragan azaroaren 2ko hauteskundeetan izandako porrota azaltzeko. Herritarrak "konbentzitzen" ere ez zuela asmatu gaineratu du Obamak.

"60 minutes" saioak igandean emango duen elkarrizketan, 2008ko kanpainian erakutsitako "ukitu berezia" galdu eta "lortutako arrakastak saltzean huts egin" duela esatea zuzena dela deritzo presidenteak.

"Azken bi urteetan, oso lanpetuta ibili gara hainbat gauza egiten (Kongresuan), eta legeak egitea lider izateko ez dela nahikoa ahaztu genuen, azaldu du Obamak.

Honen harian, lider izateko "jendea konbentzitze, konfidantza ematen eta batasunaren ideia zabaltzen" jakin behar da, baita "argudioak jendeak ulertzeko moduan azaltzen" ere.

"Nire ustez ez gara gauza horietan oso fin ibili eta horren arduradun nagusi sentitzen naiz", azpimarratu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea