Mundua -

Ibaia, hazita

Senak aurreikusitako maximoa harrapatu du Parisen, baina 2016ko mailatik urrun

Hemendik aurrera urak behera egingo duela espero da, baina astebete itxaron beharko da normaltasunera itzultzeko.

Ibaia, hazita, eta Eiffel dorrea. Argazkia: EFE
Sena ibaia Parisen. EFE
Ibaia, hazita, eta Eiffel dorrea. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adituek aurreikusitako maximoa (5,84 metro) harrapatu du Sena ibaiak Parisen (Frantzia). Goizaldean jarri du marka, baina 2016ko datuetatik urrun dago (6,10 metro).

Aurreikuspenen arabera, okerrena pasatu da, eta hemendik aurrera urak behera egingo du. Nolanahi ere, datozen egunetan itxita egongo dira ibaiaren bazterretan dauden errepideak, tren-geltokiak eta Louvre eta Orsay museoen zati batzuk.

Ibaitik ibilbide turistikoak egiten dituzten ontziak ere, 'Bateaux Mouches' ezagunak, ez dabiltza, ezin baitira zubi zaharrenen azpitik igaro.

Senako beltxargek beste leku bat topatu behar izan dute, eta arratoiak kaleetara atera dira, uretatik ihesi.

Herritarrek eta turistek gutxienez astebete itxaron beharko dute normaltasuna berreskuratzeko.

1.500 herritar atera dituzte etxetik

Ile-de-France eskualdeko 1.500 biztanle atera behar izan zituzten atzo euren etxeetatik, eta beste hainbestek argindarrean etenak izan zituzten.

Uholde arriskua dela eta, 10 departamendu daude alerta laranjan, Senak, Saonak eta horien ibaiadarrek dezakete gainezka egiteko arriskua baitago.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris azken ordukoa Frantzia argazkiak Gaurko azken ordukoa Uholdeak