Mundua -
Iruzkina
Marokoren eta Polisarioaren arteko elkarrizketak kolokan
Marokok Saharari autonomia eskaintzearen alde jarraitzen du, baina Marokoren subiranotasunpean. Fronte Polisarioak, bere aldetik, autodeterminazio erreferendumaren aldarrikapenari eusten dio
Jesús Torquemada
Tentsioa nagusi da Mendebaldeko Saharan, Maroko eta Fronte Polisarioa Manhasseten berriz ere bilduko diren honetan.
New Yorketik gertu dagoen herrian, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) babestuta, hiru bilera egin dituzte dagoeneko baina oraingoz ez dute irtenbiderik lortu.
Marokok Saharari autonomia eskaintzearen alde jarraitzen du, baina beti ere Marokoren subiranotasunpean. Fronte Polisarioak, bere aldetik, autodeterminazio erreferendumaren aldarrikapenari eusten dio; NBEk aurretik baimendutako ebazpenak aintzat hartzea, alegia.
Gorren arteko elkarrizketa da, eta Saharan uneotan bizi den tentsioa kontutan hartuta, ez da ezer berririk espero beharko gaurko bilera horretatik.
Aaiungo kanpamenduan milaka pertsona daude bilduta eta saharar gazteak hiriburuko kalean dira Marokoko okupazioaren aurkako protestak egiten.
Sahararren intifada txiki bat dela esan daiteke. Mundua arazo honekin ahaztu ez dadin, sahararrek martxan jarritako estrategia da.