Mundua -
Amerikar Estatu Batuetan
885 atxilotu, haur-prostituzioaren aurkako operazio batean
Bestalde, prostituitzera behartuak zeuden 69 adingabeko askatu dituzte. Larunbatean abiatu zuten operazioa Estatu Batuetako 40 hiritan. Atxilotutakoen artean 99 proxeneta daude.
Erredakzioa
FBIk 885 pertsona atxilotu ditu haur-prostituzioaren aurkako operazio batean eta 69 adingabeko askatu dituzte.
Larunbatean abiatu zuten operazioa Estatu Batuetako 40 hiritan. Atxilotutakoen artean 99 proxeneta daude.
Prostituzio saretik atera dituzten haurrak identifikatzen ari dira orain, desagertutako edo etxetik ihes egindako zerrendan agertzen ote diren jakiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea