Mundua -

Lehen hauteskundeak 20 urtetan

Myanmarreko militarren alderdiak botoen % 80 lortu duela iragarri du

Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunaren alderdiak ez zuen parte hartu, legez kanpo utzi zutelako. Demokraziarako Liga Nazionala izenekoa oposizioko alderdi nagusia zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Myanmarreko Junta Militarrak babesten duen alderdiak 20 urtetan lehen aldiz egin dituzten hauteskundeak irabazi dituela iragarri du; botoen % 80 lortu duela esan du Batasunaren Garapen eta Elkartasun alderdiak.

Alderdi Demokratikoak eta Indar Demokratiko Nazionalak –oposizioko bi alderdi garrantzitsuenak- igandeko hauteskundeak galdu dituztela onartu dute.

Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunaren alderdiak ez zuen parte hartu, legez kanpo utzi zutelako. Demokraziarako Liga Nazionala izenekoa oposizioko alderdi nagusia zen.

Hauteskunde Batzordea botoak zenbatzen dabil eta, oraindik, ez du militarren garaipena baieztatu, baina behin-behineko emaitzen arabera, gailendu egingo dira.

Parlamentuko bi ganberetako aulkien % 25, gainera, Tatmadaw deritzen Indar Armatuentzat gordetzen dituzte. Horrela jasotzen baitu 2008ko Konstituzioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea