Mundua -

583 hildako

Kolera 'segurtasun nazionaleko arazoa" deklaratu du Haitik

"Izurritea arazo humanitarioa izatetik segurtasun nazionaleko arazo bat izatera pasatu da", adierazi du Osasun Publikoko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolera epidemia "segurtasun nazionaleko arazo" deklaratu dute gaur Haitiko osasun agintariek, izan ere, dagoeneko 583 hildako utzi ditu izurriteak. Hildakoen artean bat Cite Soleileko sektorean eman da, hiriburuko iparraldeko periferian.

"Epidemia arazo humanitarioa izatetik segurtasun nazionaleko arazo bat izatera pasatu da", adierazi du Gabriel Timothee Osasun Publikoko (MSPP) zuzendari nagusiak prentsaurreko batean.

9.123 lagun ospitaleratu behar izan dituzte gaixotasuna dela-eta, Timotheek aurkeztutako dokumentuaren arabera. Lehenengo kasuen berri urriaren 19an eman zen. "Izurritea kontrolatzeko denbora asko beharko da", onartu du funtzionarioak.

Cite Soleil auzoa

Gainera, urriaren 22tik azaroaren 7ra bitartean 115 kolera kasu antzeman dituzte Cite Soleil auzoan, eta horietako bat hil egin da, Timotheek jakinarazi duenez.

Artiboniteko (iparraldea) departamentuan, gaixotasunaren arrastorik ez zen zonetan kasu berriak antzeman dituzte. Artibonite kasu gehien izan dituen eskualdea da.

Kasuak biderkatu diren eskualde guztietan "higiene arazoak daude", erantsi du. "Sentsibiliazioa areagotu" behar dela esan du Timotheek, "arazo nazionalari" aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea