Mundua -
Salaketa ugari
Hiru soldadu auzipetu dituzte Irakeko preso bati abusuak egiteagatik
Hala ere, salaketa hauek ikertzen dituen batzordeak berretsi beharko ditu orain. "Faltsuak izatekoetan, Armadako kideentzat irain larria litzateke salaketa horiek aurkeztea", esan du Britaina Handiak.
Erredakzioa
Britainia Handiko hiru soldadu auzipetu dituzte Irakeko preso bati abusuak egitea leporatuta, gaur Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Iragan hilabetean fiskaltza militarrera eraman zituzten (Segurtasun Indarrek egindako krimenak ikertzen ditu).
"Akusazio hauek berretsi egiten badira, Nazioarteko Zigor Auzitegiak iker ditzake", adierazi du Ministerioko bozeramaile batek.
Orain arte Irakeko presoen aurka egindako 200 bat abusu salatu dituzte (eraso sexualengatik, arropa edo elikagaiak ez emateagatik, edota hilketak simulatzeagatik). Ustez, Britainia Handiko soldaduek eginiko abusuak dira, 2003 eta 2009 artean.
Hala ere, salaketa hauek ikertzen dituen batzordeak berretsi beharko ditu orain. "Faltsuak izatekoetan, Armadako kideentzat irain larria litzateke salaketa horiek aurkeztea", esan du bozeramaileak BBC telebista katean.