Mundua -

Erresuma Batua

Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du Haitiko eskandaluagatik

Penny Lawrence gobernuz kanpoko erakundearen programa zuzendaria zen 2010ean. Bere zaintzapean gertatutakoarekin “lotsatuta”, dimisioa eman du zuzendariordeak.

Mark Goldring Oxfameko buruzagia. Argazkia: EFE
Mark Goldring Oxfameko buruzagia. Argazkia: EFE
Oxfameko zuzendariordeak dimisioa eman du

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Penny Lawrence Oxfam Erresuma Batuko gobernuz kanpoko erakundearen zuzendariordeak dimisioa eman du astelehen honetan, erakundeko kideak sexu eskandalu batean nahasita daudela argitara eman ondoren. Lurrikara bortitz batek Haiti astindu ondoren, 2010ean, jazo ziren gertakariak.

Gobernuz kanpoko erakundearen langileek egindako abusuen berri eman zuen The Times egunkariak iragan astean. Roland van Hauwermeiren Oxfamen Haitiko zuzendariak prostitutak, horietako batzuk adingabeak, kontratatu omen zituen erakundeko diruarekin.

Langileen jokabidea “onartezina” izan zela onartu zuen Oxfamek. Penny Lawrence gobernuz kanpoko erakundearen programa zuzendaria zen 2010ean. Bere zaintzapean gertatutakoarekin “lotsatuta”, dimisioa eman du orain zuzendariordeak.

“Erantzukizun guztia onartzen dut”, azpimarratu du arduradunak. Irregulartasunak Haitin eta Txaden gertatu zirela erantsi du zuzendariordeak.

“Akusazioak argi geratu dira orain, Txadeko taldeko kideek zein zuzendariak prostitutak erabili zituzten, baita Haitira joan baino lehenago ere”, onartu du agiri batean.

"Damututa"

“Oxfami laguntzen diotenei, sektoreari eta gugan konfiantza duten pertsona ahul guztiei egindako kalteagatik damututa”, agertu da Lawrence.

Mark Goldring gobernuz kanpoko erakundearen buruzagiak bigarrenaren dimisioa onartu eta deitoratu du. “Erabaki pertsonala” izan dela esan du Goldringek. “Guk bezala, gertatutakoarekin jota dago eta Oxfamentzako eta laguntzen ditugun pertsonentzako onena egingo du”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika 2024ko seismoak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Haitiko albisteak gaur