Mundua -
Iruzkina
Finantza muga Europan
Irlandako krisia beste hainbat herrialdetara kutsatzen ari da, eta ondorioz iparraren eta hegoaren arteko muga sortu da Europan.
Jesus Torquemada
Martxa hontan, ez da inoiz baretuko ekaitz finantzieroa. Greziako krisia atzean geratzen ari zen honetan, orain Irlandakoa lehertu da.
Zulotik irten gabe segitzen du Greziak. Gastua murrizteko Gobernuak onartutako plan zorrotzek ez dute bermatu aurrekontuetan oreka berehala lortzea. Ez da baztertzen, gainera, kanpo zorraren ordainketa eten egin behar izatea.
Hala ere, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak onartutako erreskate planek arindu egin dute zertxobait Greziaren egoera; zorra ordaintzen joaten lagundu diote.
Irlandaren egoera Greziakoarena baino larriagoa da. Estatuak bereganatu du banketxeen zuloa, eta ondorioz, Barne Produktu Gordinaren % 32raino heldu da defizit publikoa.
Espekulatzaileek dirua irabazteko aukera ikusi dute: Irlandak dirua nahi badu, oso interes altua ordaindu behar du.
Baina ez hori bakarrik, Irlandako krisiak Europa hegoaldeko herrialdeak kutsatu ditu, besteak beste Portugal, Italia eta Espainia, desoreka fiskal handiak baitituzte.
Horren guztiarne ondorioz, muga finatzieroa ari da sortzen Europan. Alde batetik, ipar aldeko eta erdialdeko herrialdeak daude, horiek ekaitzatik salbu dira, eta hegoaldekoak, aldiz, urakanaren mehatxupean daude.