Mundua -

Italia

Berlusconiren Gobernuaren kontrako zentsura-mozioa aurkeztu dute

Italiako Legebiltzarreko oposizioko talde nagusiak hartu du neurria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PD Alderdi Demokrata Italiako Legebiltzarreko oposizioko talde nagusiak Silvio Berlusconiren Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu du gaur, Baloreen Italiaren babesarekin.

Dario Franceschini PD alderdiko bozeramaileak taldeetako eledunen batzordearen bilera ahalik eta arinen deitzeko eskatu dio Gianfranco Fini Parlamentuko presidenteari.

Antonio Di Pietro IDV alderdiko buruaren eta Manos Limpiaseko abokatu ohiaren hitzetan, "norbere erantzukizun politikoengatik eta pertsonalengatik erantzuteko unea heldu da azkenik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea