Mundua -

Komunikatua

Sarkozyk François Fillon lehen ministroaren dimisioren berri eman du

Presidenteak Fillonek aurkeztutako dimisioa onartu egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak François Fillon lehen ministroa eta Gobernuaren dimisioaren berri eman du Eliseoak zabaldutako komunikatu ofizialaren bitartez.

"Konstituzioaren 8. artikulua oinarritzat hartuz, François Fillonek dimisioa aurkeztu dio Errepublikako presidenteari" dio komunikatuak. Ondoren, Sarkozyk dimisioa onartu eta lehen ministroaren lana bukatutzat ematen duela adierazten du.

Dimisio honekin, Gobernua berriztatzeko atea zabaltzen da. Eraberritzea denon ahotan izan da azken bost hilabeteetan, batez ere azken egunotan, presidenteak G-20aren batzarretik bueltan iragarriko zuela espero baitzen.

Frantziako hedabideek, hala ere, Fillonek karguari eutsiko ziola uste zuten, Jean Louis Borloo Ekologia ministroa lehen ministro bihurtuko zela pentsatu ondoren.

Larunbat goizean, Sarkozy eta Fillon bilduta izan dira, baina ez da bilera horren inguruko informaziorik zabaldu. Momentuz, inork ez daki Frantziako Gobernu berria zeintzuk osotuko duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea