Mundua -

Lurrikara

Bost urtetik gora beharko dituzte Mexiko Hiria berreraikitzeko

400 lagun baino gehiago hil ziren 2017ko irailaren 19an Mexiko astindu zuen lurrikaran.

Lurrikarak hainbat eraikin suntsitu zituen Mexiko Hirian. Artxiboko argazkia: EFE
Lurrikarak hainbat eraikin suntsitu zituen Mexiko Hirian. Artxiboko argazkia: EFE
Lurrikarak hainbat eraikin suntsitu zituen Mexiko Hirian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko irailaren 19an lurrikara handi batek Mexiko Hiria astindu zuen. Miguel Angel Mancera alkateak gaur jakinarazi du hiria berreraikitzeko bost edo sei urte beharko direla.

“Hau ez da hilabete batzuetako kontua izango; bost edo sei urte beharko dira eta hurrengo gobernuak jarraitu beharko du lana, gauza asko egin behar dira eta”, esan du Mancerak.

Alkatearen hitzetan, aurten 400 etxebizitzatik gora eta hainbat instalazio publiko eraikiko dituzte Tlahuac-en, Xochimilcon eta Iztapalapan.

Horrez gain, eraikin ezberdinetako egiturak aztertu eta sendotu beharko dituzte, “eta denbora behar da hori egiteko”.

Mexiko Hiria ez ezik, beste hainbat estatu ere astindu zituen duela bost hilabeteko dardarak: Oaxaca, Guerrero, Chiapas, Morelos eta Puebla.

Bestalde, iragan ostiralean eta astelehen honetan Oaxacan izan diren lurrikaretan ez dela ez biktimarik ez kalte material handirik izan esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Mexiko argazkiak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak Sumendien erupzioek kaltetutakoak