Mundua -

Iruzkina

Sarkozyk alderdikideak gehiago batu ditu

Frantziako presidenteak Gobernu berria osatu du, eta bertan bere alderdiko kideak daude bakarrik, hau da, zentrokoak eta sozialista ohiak bota egin ditu.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hiru urte eta erdi, Nicolas Sarkozyk Frantziako Presidentzia lortu zuenean, Francois Fillon izendatu zuen lehen ministro, lehiala eta isilean lan egiten baitzuen.

Hori da, gutxi gorabehera, Frantziako presidente guztiek egiten dutena, lehen ministroak euren esanetara dauden kolaboratzaile hutsak direla pentsatzen dutelako.

Fillon behar bezala aritu da bere eginbeharretan. Izan ere, ez dio itzalik egin presidenteari, baina aldi berean, lortu egin du presidentearen populazioaren beherakadak beregan eraginik ez izatea: ikerketen arabera, 12 puntuko aldearekin, herriak nahigo du Fillon Sarkozy baino.

Beraz, Sarkozyk ez du Fillon bere postuan mantentzea eta botere gehiego ematea beste erremediorik izan.

Bestalde, Sarkozyk Gobernutik kanpo utzi ditu zentristak eta ezkerreko hainbat buruzagi ere, besteak beste Bernard Kouchner Atzerri ministroa eta Fadela Amara feminista.

Kabinete eskuindarragoa da, UMP alderdi presidentzialaren inguruan bildua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea