Mundua -
Riviera Mayan
Zazpi lagun hil dira, Mexikon izandako gas-leherketaren ondorioz
Halaber, 16 pertsona zauritu dira eta 120 metro koadroko ingurua guztiz txikituta geratuko da; horrenbestez, Riviera Mayako Hotel Princess eraitsi eta berreraiki beharko dute.
Erredakzioa
Zazpi pertsona hil dira, bost turista kanadar eta bi mexikar, eta beste 16 lagun larri zauritu dira Riviera Mayako Hotel Princessen (Mexikoko hegoaldea) izandako gas-leherketaren ondorioz, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.
Iturri berak ukatu egin du gas-leherketa eraso terrorista baten emaitza izatea. "Hasiera batean, gorpuak zelan atera ziren ikusita, atentatu bat izan litekeelarekin espekulatu zen, baina hori izatea guztiz ukatu dugu", adierazi dute.
Lobby Bar Platinum Riviera izenekoan izan da leherketa, eta 120 metro koadroko ingurua guztiz txikitu du; horrenbestez, Riviera Mayako Hotel Princess eraitsi eta berreraiki beharko dute, argitaratu du El Universal egunkariak.