Mundua -

AEB - Venezuela

'Benetako mehatxua AEB dela' esan du Evo Moralesek, eta 'ez Venezuela'

Venezuelarekin ezarrita duen larrialdi nazionalerako dekretua mantendu nahi duela berretsi du Washingtongo Gobernuak, herrialdearen segurtasunerako mehatxua dela argudiatuta.

Evo Morales, Boliviako presidentea. EFE
Evo Morales, Boliviako presidentea. EFE
Evo Morales, Boliviako presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Evo Morales Boliviako presidenteak gaur adierazi duenez, "AEB da benetako mehatxua munduarentzat, eta ez Venezuela". Bolivia segurtasunerako arriskutsua dela dioen dekretu estatubatuarra indarrean mantentzeko aukerari erantzunez hitz egin du Moralesek.

"Dituen aurrekariak ikusita, AEB da benetako mehatxua munduarentzat: hainbat estatu kolpe diruz lagundu ditu, 81 herrialdetako hauteskundeak gidatu ditu, ehunka mila pertsona erail zituen Nagasakin eta Hiroshiman jaurtitako bonba atomikoekin", azaldu du buruzagiak Twitteren.

Venezuelarekin ezarrita duen larrialdi nazionalerako dekretua mantendu nahi duela berretsi du Washingtongo Gobernuak, herrialdearen segurtasunerako mehatxua dela argudiatuta.

Neurri hori Barack Obama AEBko presidente ohiak onartu zuen 2015eko martxoan, eta, ondoren, 2016 eta 2017 urteetara luzatu zuen. Izan ere, Nicolas Maduroren Gobernuak giza eskubideak eta informazio askatasuna urratzeaz gain, oposizioko kideak jazarri zituela argudiatu zuen gobernu estatubatuarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Venezuela Bolivia