Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Espioi errusiar ohi bat ospitalean, substantzia ezezagun batengatik

Mundua

Salisbury

Espioi errusiar ohi bat ospitalean Erresuma Batuan, substantzia ezezagun batengatik

agentziak | erredakzioa

2018/03/06

Medikuek ebatzi dute identifikatu gabeko substantzia batek eragin diola ezohiko egoera batean egotea. Badaezpadako neurri gisa, Salisburyko zenbait leku itxi dituzte.

  • Poliziak espioia topatu zuten inguruetan. Argazkia: EiTB

    Poliziak espioia topatu zuten inguruetan. Argazkia: EiTB

    Poliziak espioia topatu zuten inguruetan. Argazkia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Sergei Skripal Errusiako agente ohi bat ospitaleratu behar izan dute Erresuma Batuan, Salisburyn, substantzia ezezagun batekin harreamanetan egon ostean, BBCk zabaldu duenez. Skripalek zigorra jaso zuen bere herrialdean Erresuma Batuarentzat espioitza lanak egiteagatik.

Hain zuzen, espioi ohia eta 30 urteko emakume bat gaixotu ziren igandean, merkataritza zentro batean zeudela. "Berak mugimendu arraroak egiten zituen. Zerura begira zegoen", esan du lekuko batek. Poliziak konorterik gabe aurkitu zituen, eta ordutik ospitalean daude.

Medikuek ebatzi dute identifikatu gabeko substantzia batek eragin diola ezohiko egoera batean egotea. Badaezpadako neurri gisa, Salisburyko zenbait leku itxi dituzte.

"Oraindik goiz da deliturik egon ote den zehazteko, ikerketa hasiberria da", Caig Holden hango Poliziako ordezkari batek ohar baten bidez adierazi duenez.

Skripal Errusiako Inteligentzia Militarraren koronel ohia da, 66 urte ditu, eta 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2006an, Erresuma Batuarentzat espioitza lanak egiteagatik. Antza denez, Europan dauden Errusiako talde batzuen inguruko informazioa eman zuen, 100.000 bat dolarren truke.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena