Mundua -
Iruzkina
NATO eta Errusia, orain lagun?
Aliantza Atlantikoak lankidetza indartzea eskainiko dio Moskuri, erronka komunei batera aurre egin ahal izateko.
Jesus Torquemada
Nola diren gauzak, orain Errusiaren lagunak gara. Hainbat urtez, Sobietar Batasuna, orain Errusia, arerio izan da. Orain, berriz, Lisboako goi-bileran, Errusiarekin lanean aritzea erabaki behar du NATOk. Atzean geratu da behin betiko Gerra Hotzaren garaia .
igarren Mundu gerra bukatu eta lau urtera sortu zen NATO, Sobietar Batasunaren balizko eraso baten aurrean defendatu ahal izateko, eta bide batez, nahiz garai hartan ez esan, AEBen eragina izateko Europako gaietan.
Orain, itxura denez, Errusia ez da mehatxu Europarentzat, nahiz NATOko kide batzuk oraindik ez diren fidatzen. Horiek, hain zuzen, duela 20 urte arte, Varsoviako hitzarmenean zeuden eta beraz Moskuren aliatuak ziren.
Erronka berriak ditu gaur egungo munduak, eta NATO ohartu da ezin duela berak bakarrik aurre egin. Adibidez, misilen kontrako ezkutua egiterakoan edota nazioarteko terrorismoari aurre egitean.
Horretarako bat egin nahi du Errusiarekin, eta horregatik eskaintzen dio elkarlan akordioa hobetzea. Hala ere, traba batzuk daude. Garrantzitsuena AEBek START hitzarmena berretsi behar dutela.
Hitzarmen horretan jasotzen da AEBek eta Errusiak arma nuklearrak murriztu egin behar dituztela.
Obamak eta Medvedevek sinatu zuten, baina AEBetako senatuak berretsi behar du bi herenen gehiengoarekin. Eta oso zaila izango da aurrera ateratzea, azken hauteskundeetan errepublikanoek eserleku gehiago lortu baitzituzten.