Mundua -

AEB

Trumpek Tillerson kargutik kendu eta Mike Pompeo Estatuko idazkari berria izendatu du

Bestalde, Gina Haspel orain arteko Inteligentzia Agentzia Zentraleko zuzendariordea, zuzendari berria izendatu du eta Agentzia zuzentzen duen lehen emakumea izango da.

Rex Tillerson, prentsaurreko batean. Argazkia: EFE.
Rex Tillerson, prentsaurreko batean.
Rex Tillerson, prentsaurreko batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donal Trump AEBko presidenteak Rex Tillerson Estatuko idazkaria kargutik kendu du, eta horren ordez, Mike Pompeo Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA) orain arteko zuzendaria izendatu du idazkari berria, Trumpek berak jakitera eman duenez.

"Mike Pompeo CIAko zuzendaria izango da gure Estatu idazkaria hemendik aurrera. Lan bikaina egingo du!", esan du Trumpek Twitter sare sozialeko bere kontu pertsonalean.

AEBko presidenteak eskerrak eman dizkio Tillersoni egindako lanagatik eta Gina Haspel Inteligentzia Agentzia Zentraleko hurrengo zuzendaria izango dela jakitera eman du.

Haspel zuzendariordea izan da orain arte, eta kargu hori hartzen duen lehen emakumea izango da. "Zorionak guztioi", gaineratu du Trumpek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken ordukoa Trump gaur