Mundua -

Zigorra jokaera txarragatik

Bi militar israeldar zigortuak, ume bat ezkutu gisa erabiltzeagatik

Militarren aurkako 30 ikerketa baino gehiago abiatu dituzte 'Berun Urtua' operazio bukatu zenetik. Israelek Gazari erasori egin zion 2009an, eta 1.400 palestinar hil eta 5.000 zauritu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorte militar batek bi ofizialorde israeldar degradatu ditu, sargento bihurtuz eta hiru hilabeteko baldintzapeko askatasuna ezarri die bederatzi urteko haur palestinar bat ezkutu gisa erabiltzeagatik, tokiko hedabideek argitaratu dutenez.

Orain dela hilabete ezarri zieten zigorra adingabe palestinarraren bizia arriskuan jartzeagatik. 2009ko urtarrilean, Gazako Zerrendako etxebizitza bat arakatzen zeudela, poltsa batzuk aurkitu zituzten eta lehergailuak zituzten susmoa zutenez, haurrari horiek ireki zitzala agindu zioten.

Militarren aurkako 30 ikerketa baino gehiago abiatu dituzte 'Berun Urtua' operazio bukatu zenetik. Israelek Gazari erasori egin zion 2009 ko urtarrilean, eta 1.400 palestinar hil eta 5.000 zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea