Mundua -
Atentatua Afganistanen
Gutxienez 29 lagun hil eta 52 zauritu dira Kabulen izandako atentatu suizida batean
Gizonezko bat oinez hurbildu da dozenaka herritar urte berri pertsiarra (Nowruz) ospatzen ari zen lekura, eta soinean zeraman lehergailua eztandarazi du.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 29 hildako eta 52 zauritu eragin ditu atentatu suizida batek Kabul mendebaldean, Barne Ministerioko ordezkari batek jakinarazi duenez. Estatu Islamikoak erasoa bere gain hartu du agiri batean.
Erasoa Hiriko Karte Saji inguruan gertatu da, Kabulgo Unibertsitatetik eta Ali Abad ospitaletik gertu.
Tolo telebista kateak jakinarazi duenez, gizonezko bat oinez hurbildu da dozenaka herritar urte berri pertsiarra (Nowruz) ospatzen ari zen lekura, eta soinean zeraman lehergailua eztandarazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea