Mundua -

Duela 1.800 urtekoa

Bainu-etxe erromatar bat aurkitu dute Israelgo arkeologoek Jerusalemen

Aztarnategi arkeologikoa auzo juduko gotorleku harresitu zaharrean topatu dute, bainu-etxe judu moderno bat egiteko zulatzen ari zirenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bainu-etxe erromatar bat aurkitu dute Israelgo arkeologoek Jerusalemen. Bainu-etxea duela 1.800 urtekoa da eta, antza denez, Erromako hamargarren legioko soldaduek erabili zuten, Kristo aurretik II. mendean hiria hartu zutenean.

Aztarnategi arkeologikoa Kristo aurreko II. eta III. mende bitartekoa da. ''Aelia Capitolina''ri buruzko informazioa ematen du aurkikuntzak, izan ere, Jerusalem hondatu ostean erromatar garaian sortutako hiria izan zen. Aztarnategia auzo juduko gotorleku harresitu zaharrean topatu dute, ''Mikbe'' moderno bat (bainu-etxe judua) egiteko zulatzen ari zirenean.

Aurkikuntza garrantzitsua dela adierazi du Yuval Baruch irakasleak komunikatu baten bidez. "Orain arte Erromako legioaren ezer ez dute topatu hiri zaharreko auzo juduan, eta horrek Aelia Capitolina txikia eta mugatua zela ondorioztatu zuen", esan du.

Baina bainu-etxearen aztarnek hiri erromatarra "hasieran pentsatutakoa baino askoz handiagoa" dela demostratu dute, erantsi du adituak.

Baruchen arabera, Aelia Capitolinak "Jerusalem zaharreko izaera eta irudi orokorra finkatu zuen, gaur egun ezagutzen den bezala". "Harresien ibilbidea eta hirian sartzeko ateen kokagunea erabaki zuen horrek", gaineratu du Baruchek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea